XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIKINGOAK AMERIKETAN? GIZARTEA X. mend. Eurasiaren eta Amerikaren arteko Ozeano Atlantikoa hesi gainditu ezina izan zen Antzinateko nabigari ausartenentzat ere.

Erdi Aroan, kolonaurreko itsasgizon europarren ahalegin goiztiarren adibide bat da vikingoen ondoko hau.

Bere bitxitasunagatik ere ongi gogoan hartzekoa, noski!.

Beranduko haien kristautzearen aurretik eskandinaviarren Groenlandia-ko lehenen kokalekuak X. mendekoak dira.

Handik, berandu-beranduenik ere 1000. urtean, Vinland aurkitu zuten (hau da, oraingo Massachusetts Estatuaren hegoaldetik San Lorentzoren bokalera doan lur amerikarraren zirrinda bat).

XV. mendearen azkenetan, Europako Hegoaldeak bere itsas menturei ekitean, (Eskandinaviatik 2.000 kilometrotara, beraz) ibilaldi haien oroitzapena galduta zegoen.

XIII-XIV. mendeetako eskandinaviarren atzerakada gutxiago izan zen gizonaren erruz, orduan gertatu zen klima-zitaltzeagatik baino.

Pierre Chaunu, historilari-maisua da, frantsesa.

Sevilla, Atlantikoa eta Amerika izan dira batipat ikertzaile honen aztergaiak, eta lan gaitza egin du horretan: Seville et l Atlantique (Parise,1959).

Sintesi guztiz fidagarriak eskaini ditu, gainera, Espainiaren hedapen kolonial amerikarrari buruz.